XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezker, eskuin, gainetik, azpitik, saheska, chuchenean ala zeiarka nihun ezin lotkiarik atzeman!....

Haaa! orroaz heien bulharrak ukaldia emaitean; oihanean haizkolarienak bezala!.

Fiu, fiu! chichtuka aldiz heien makilak!....

Eta gero kask, doi doiako amor ttipiena gabe, makilak makila koskatzean....

Oren laurden hartan hola ari ziren, tokiaren gainean; hurrats batez, zehe batez elgarren ganik baztertu ezpaitziren ephe luze hartan guzian!.

Izerditan biak bainan, bethi berdin trempuan; eta lehembiziko zarrasta edo aztaparkatzerik arineina elgarri oraino egitekoa!....

Brien ariña, oraikoan, hatik, atzemaiter nuzu, Piarre!.

- Ez dakit, Ñakero, berantchegi ez nizanez bethi jeikiren hortako....

- Baditake, Piarre....

Errazu, Piarre? eta, hori erraitean, idi bat puskatuko zuen ukaldia ekartzen dio Piarreri....

- Zer duzu, Ñakero? eta bere makila han zuen orduko Piarrek, Ñakeroren, makilari trebes emana, burdin palanga bezen bihurri....

- Oren-erdi huntan egin ez duguna nola eginen dugu oren baten buruan?....

Berdin ahul orduan, ala berdin azkar orai, ez othe da bethi berdin izaitea?.

Elgarren neurrikoak girela, ez othe dugu erakutsi, Piarre?.

Joan baginte biak... Maiderreneat?....

- Goazen Maiderreneat, Ñakero....

Egarritua ere niz bulta huntan....

Eta, sorgin ichtorioetan Zafra-Maria-Zafra makila bezala, orduan bakarrik, eta solas hoik oro bi adichkideek elgarri erranik, orduan aphaldu ziren eta gelditu Piarre eta Ñakeroren Makilak!!!....

Esku-gibelaz, doi doia chukatu zuten kopeta gure bi Garaztarrek, eta, ilhargia irriz heieri gain hartarik zagola barneko motcha sorbaldari beheiti, makilak herrestan joan ziren Maiderrenerat....